ERAIKINTZA EGITURETARAKO AHOLKULARITZA

INARGEST-en dagoen teknikari taldea oso aditua da egitura arkitektonikoak kalkulatu eta diseñatzeko orduan. Honela, egituretako proiektu lanak garatzen ditugunean bi eratan lan egin dezakegu: egituretako aholkulari bezala edo egituretako proiektu egile bezala, ardura tekniko osoa onartuz egitura arloan. Bigarren kasu hauetan, egitura proiektua osoa egiteaz gain bisatu ere egiten dugu Elkargo Ofizialean.

Honelako esparruan lan egiten dugunean hiru mota ezberdinetako zerbitzuak eskain ditzazkegu:

1.- Eraikin berrien egitura proiektuak ( Etxebizitza, hotelak, merkataritza , kirol, edo bulegoetarako eraikinak, eta abar)
– Oinarrizko egitura proiektuak
– Egitura gauzatze proiektuak
– Egituraren modelizazioa BIM metodologia erabiliz

2.- Egituren zaharberritze eta indartze proiektuak:
– Egituren patologi ikerketa eta diagnosi txostenak
– Egiturak zaharberritze edo indartzeko gauzatze proiektuak

3.- Lanak egiten diren garaian:
– Aholkularitza teknikoa
– Egitura eraikitze lanen zuzendaritza, Elkargo Ofizialean bisatua

INDUSTRIARAKO ERAIKIN ETA INSTALAZIOAK:

Industriarako eraikinetan jakintza alor ezberdinetan esperientzia duten ingeniari talde bat dugu, berezietan zimentazio espezialak eta egitura konplexuetan planteatzerakoan, bai metalikoak zein hormigoi armatuzkoak edo pretensatuak., eta abarretan.

Instalazio industrialetarako proiektuak ere egiten ditugu, bai proiektu osoak zein partzialak, prentsen zimentazioak, bankadak, fosoak eta abar. Batzuetan, egitura zaharren azterketa teknikoak ere egin behar izaten ditugu eta ondoren egitura sendotzeko proiektuak garatu, bai erabilera baldintzak aldatzen direlako edo zama ahalmena handitu egin behar delako, zama handiagoko garabiak jartzen direlako eta abar.

Honelakoetan gure zerbitzuak hauek izan ahal dira:

Aurretiaz egin beharreko ikerketak edo aurreproiektuak
Zehaztasun estudioak
Oinarrizko proiektuak
Gauzatze proiektuak
Segurtasun eta Osasun plana
Hondakinen Kudeaketa plana eta Amaierako Txostenak
Kalitate kontrolerako plana
Iharduera proiektuak
Obra zuzendaritzak
Obra garaiko seguritate koordinazioa
Obrak kontratatzeko eta kudeatzeko zerbitzuak

LAN ZIBILAK ETA URBANIZAZIOAK:

INARGEST-en urbanizazio proiektuak garatzen ditugu, bai etxebizitza esparruetan gauzatzen direnak zein inguru industrialetan egin behar izaten direnak. Batzuetan lan hauek gurea bezalako beste empresa edo iharduera berdineko beste tekinakarien laguntzarekin egiten ditugu.

Gainera beste mota bateko lan zibilen proiektu partzialak edo orokorrak ere garatzen ditugu ( euste-hormak, pilote edo mikropilote pantailak, ainguraketa bitartez eutsitako hormak, eskolilerak, zubiak, portuetako egiturak, saneamendu instalazioak, eta abar)


Honelako lanak burutzerakoan gure zerbitzuak hauek dira:

Gauzatze proiektuak
– Kalitate kontrolerako programak
– Seguritate eta Osasun estudioak
Hondakinen Kudeaketa estudioak eta Amaierako Txostenak
– Obra zuzendaritzak
– Obra garaiko seguritate koordinazioa

Etxebizitzak, merkataritza, hotelak, eraikin bereziak..

Scroll to Top