Aurkezpena
INARGEST, S.L. 1999.urteko bukaeran sortutako Ingenieritza eta Aholkularitza enpresa bat da; bere helburu nagusia eraikuntza arloan zerbitzu profesionalak eskaintzea datza, bereziki eraikuntzan eta lan zibiletako esparruetan.
Momentu honetan INARGEST-ek, bere lanen artean Egituretako Aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu, Arkitektura bulego zein beste Ingenieritza enpresentzako lanak gauzatuz, ingenieritza espezializatu bezala, lan talde zabalago eta handiagoetan parte harturik. Gure talde teknikoak egituretako proiektuak egiten ditu, teknika eta estetikaren arteko uztartzea posible dela azpimarratuz. Bestalde, proiektu bakoitzarentzako erantzun zehatza eskaintzen dugu, kontuan izanda beraien berezitasun eta zailtasun puntuak.
Gainera, INARGEST-en industria esparrurako proiektu osoak ere egiten ditugu eta horretarako edozein motatako eraikuntza proiektu gauzatzeko gai gara, bai eraikin berriak, zaharberritze lanak edota handitze proiektuak, instalazio industrialak eta abar. Aipatutako proietuak bere osotasunean eramaten dira, hau da lehenengo urratsetatik azkenengo lanen zuzendaritzaraino.
Lan zibilen arloan azpiegituretako proiektu eta zuzendaritza zerbitzuak eskaintzen ditugu, baita urbanizazioetakoak, etxebizitzakoak eta industria poligonoetakoak.
Gure lanen eskaintza eraikuntza esparruari erantzun hoberena emateko asmoarekin osatzen da; guztia gure nortasun agiri garrantzitsuenak kontuan izanik: kalitatea eta zehaztasun teknikoaren aldeko apustu garbia, bezeroenganako hurbiltasuna eta guregana heltzeko erraztasuna. Aipatutakoaz gain gure teknikarien garapena ere helburu garrantzitsu bat izango litzateke, gure formazio politikan eta hobetze prozesuan oinarrituz.
Gure bulekoa Bilbon dago, Boluetako metro geltokiaren ondoan Metroalde deritzon eraikinean. Bulegoak 160 metro karratutako azalera du, gaur eguneko ekipamendu, kalkuluetako software eta teknologia berrienak instalaturik.